XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

XI unitatea (80-94 orrialdeak)

Unitate honetan III. maila guztiz osatzeko falta zaiguna agertzen da.

Azken orrialde hauetan irakurgai orokorrei eman diegu lehentasuna, BAIETZ - 3 liburu osoaren bilduma direnak.

Irakurmen zabala, beraz.

80- Beherapenak gaiaren inguruan elkarrizketa librea sortuko dugu.

Lehenengo fase batetan Aurkezpenak egiten ari diren irudi horretarainoko elkarrizketa landuko dugu.

A) Lantzen hasi baino lehenago irakurketa bat egingo du irakasleak eta bi esaldiz ohartaraziko diegu:
- zein merkea deN gona hori!
- zein ondo dagokizuN!
- zenbat gauza erosi duzun! (behean)
.

Ahozko itzulpen errez batzu egingo dituzte ikasle batzuk: (...).

B) Ondoren 11.1 ariketa egin.

Kontutan izan, oraingoz egitura hau ulermen mailan uztea nahikoa dela, geroxeago sakonduko baitugu.